Nongoa haiz hi?

Donostiako ospitale batean jaio eta segituan, Altzolako Garaño baserrian hilabete batzuk eman nituen, Elgoibarko etxea bukatu bitartean. Uda guztiak, jaio nintzenetik, Deban pasatu ditut. Orain ezkonduz gero, Gasteizen bizi izaten eta lanean.

Norabait joan eta orduan etortzen dira arazoak, “nongoa haiz hi?” galdetzen didatenean. Galdera honek denerako balio du.

Elgoibarren bizi nintzenean edonork galdetuta, beti harro, ez kalearen izenagatik baizik eta izanagatik, Avenida Pedro Muguruzakoa, nahiz eta, batzuetan, koadrilakoek beste ezizen bat ipini adarra jotzeko nire hainbeste sentimendu gordetzen dituen etorbide honi. Taberna batean ur botila konkretu bat eskuan izan eta beti harro, “ur hau sortzen deneko auzokoa nauk”. Euskal Herriko edozein herritatik nenbilenean, parrandan edo neskatan, beti Elgoibarkoa, inongo dudarik gabe. Oporrez edo kostaldez hitz egiterakoan, beti Debakoa; askotan lagunek aurpegiratzen zidaten batzuetan bazirudiela Deba gehiago maite nuela Elgoibar baino. Inork kalekume deitzen bazidan, nik segituan mozten nion baserrikoa nintzela esanez, bertara jaio nintzelako. Glamour puntu bat nire buruari ematea nahi izanez gero, segituan Donostiakoa. Tourrera betiko lagunekin irtenez gero, harro ikurrina eskuetan, nongoa naizen garbi azalduz. Atzerrira irten eta nongoa naizen galdetzean, nik beti lehenengo, Basque Countryko; “What?” entzun eta azalpen geografikoa eman ondoren, ezer ulertuz jarraituz gero, Spain esan behar. Emaztea eta umeekin oporretan, atzerrira irten gabe, ibiliz gero, “de Vitoria” edo, euskalduna bada, “Gasteizkoa”. Ala … Vitoria-Gasteiz esan beharko nuke? Aurrekoak gutxi balira, nire bizilekuen zerrenda honetan, beste izen edo zalantza bat sortzen da. Nongoa naiz? Euskadikoa ala Euskal Herrikoa? Nik hau, benetan garbi dudala.

Baina dena ez da hemen bukatzen. Gasteizen kirola egitean, beti dago jendea galdetzen zaituena ea talderen batean zauden ala ez. Ni Elgoibarren bizi nintzenean, Urgazi Triatloi taldean nengoen. Gero Gasteizen egotean 42195ean sartu nintzen. Baina duela urte batetik hona, banago beste talde bitxi batean.

Talde honetan ezkonduta egotea, umeak izatea eta 35 urtetik gora izatea eskatzen da sarbide gisa beste baldintza batzuen gainetik. Arraro xamarra dirudi, baina barruan zaudenean dena ulertzen da. Ez ditut hemen azalduko talde honetan egotearen onurak. Sentipen hauek bizi egin behar dira ondo ulertzeko. Bakarrik esker onak ematea nahi dizkiet talde honetako guztiei: antolakuntza eta koordinazio bikainagatik, beti azaltzen den lagunarteko giroagatik, denek duten irakasteko eta ikasteko borondateagatik, taldean sartu zidatenei, sukaldariei, etabar luze bati.

Talde honek lortu du, ni gustura sentitzea oso familiarteko giroan. Honexegatik, munduko harrotasun handienarekin, norbaitek galdetzen didanean, nongoa haiz hi? MALDAN GORAKOA!!!!

Mila esker denoi bene benetan. Oso ondo pasa gure San Maldan patroiaren egunean. Eta nik, zin dagizuet igeriketan hobetuko dudala ;-))

 

Aitor Ibabe

Me gusta(12)No me gusta(0)

3 comentarios

  1. Oso ondo azaldutako sentimentuak Aitor. Mila esker zuri ere gurekin egoteagatik!

    Me gusta(3)No me gusta(0)
  2. Ni gasteiztarra ni elgoibartarra ni hostias. Tu eres navarro. Quien si no se nada el half con neopreno de surf???

    Me gusta(1)No me gusta(0)
  3. darksideglober

    Si hay algo de bonito en todo esto, y no sólo a lo deportivo me refiero, es por todo lo que describes. Y hace que el sentimeinto de pertenencia sea así, tal cual: sin aditivos y visceral.
    Eskerrik asko por compartirlo.

    Me gusta(1)No me gusta(0)

No se admiten más comentarios